Politika -
Sabino Arana Fundazioa
Ibarretxe: 'Erabakitzeko eskubidearen aldeko haizea dabil'
Ibarretxe lehendakariak autogobernuaren eredua defendatzen du aurkeztu berri duen liburuan. Horrez gain, euskal gizarteak bere etorkizunaz erabakitzeko eskubidearen alde agertu da.
Erredakzioa
Lehenengo munduko zenbait herrialdetan “erabakitzearen aldeko haizea” dabilela azpimarratu du Juan Jose Ibarretxe lehendakariak, gaur Bilbon eginiko adierazpenetan.
“Erabakitzeko eskubidearen aldeko haizea dabil, baina ez Euskadin edo Katalunian soilik, baizik eta 'Lehen Munduko' herrialdeetan”, esan du Suedia, Flandria edo Quebeceko kasuak aipatuta. “Politika munduan badago ‘voice exit’ izenez ezaguna den binomio bat: edo ahotsa eman eta errespetatzen nauzu, edo banoa”, azaldu du.
Ibarretxek Bilboko Sabino Arana Fundazioan egin ditu adierazpen horiek, "El caso vasco: El desarrollo humano sostenible" bere liburuaren aurkezpenean.
“Esparru juridiko-politiko berria”
“Euskadiren bigarren eraldaketa ekonomiko, sozial eta politikoa gauzatzeko, eremu instituzional berria behar da, bestela ezinezkoa izango litzatekeelako hura aurrera eramatea”, nabarmendu du Ibarretxek. “Egoera honek enpresen lehiakortasuna eta ongizate soziala baldintzatzen ditu”, azpimarratu du.
“Autogobernu gehiago izateko eskaerei erantzuteko eta etorkizunari berme nahikorekin aurre egiteko beharrezkoa da Estatu Espainiarrarekin esparru juridiko-politiko berri bat lortzea”, gaineratu du.