Politika -

Ekonomia Fakultatea

Nazien erasoa, Bilduk Zaragozan eman behar zuen hitzaldiaren kontra

Unibertsitateko errektoreak bertan behera utzi zuen hitzaldia eskuin muturreko gazte batzuk unibertsitatean sartu eta ikus-entzuleei eraso egin ondoren.

Nazien erasoa Bilduk Zaragozan eman behar zuen hitzaldiaren kontra. Argazkia: Efe
Nazien erasoa Bilduk Zaragozan eman behar zuen hitzaldiaren kontra.
Nazien erasoa Bilduk Zaragozan eman behar zuen hitzaldiaren kontra. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Neonazi talde batek erasoa egin zuen Bilduko kideek Zaragozako Unibertsitatean egin behar zuten hitzaldi baten aurretik, eta hitzaldia bertan behera geratu zen. Eskuin-muturreko taldeak kalteak egin zituen unibertsitateko korridorean eta eraso egin zien ikus-entzuleei.

Manuel Lopez unibertsitatearen errektoreak bertan behera utzi zuen Oskar Matutek eta Juan Kruz Aldasorok eman asmo zuten hitzaldia.

Lopezi erasoa gertatu zen momentuan eman zioten abisua, eta Espainiako Poliziarekin batera bertaratu zen unibertsitatean. Han, gazte neonaziek irainka jaso zuten.

Unibertsitateko aretotik joanez gero, hitzaldia bertan behera geratuko zela hitz eman zien errektoreak erasotzaileei. Azkenean, naziek alde egin zuten eta hizlariak eta ikus-entzuleak atzeko atetik atera behar izan zituzten.

Hala ere, eta poliziak bertan zeuden arren, naziek eraso egin zieten hitzaldira bertaratu zirenei, kalean.

Istiluen ondoren, Poliziak hitzaldian parte hartu behar zuten "20 bat" lagun eta "60 bat" nazi identifikatu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea