Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Zigorrak kommutatzea, baja malguak eta PPren kereila PSOEren kontra

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Senatua. EFE
Senatua.
Senatua. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 14an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Zigorrak kommutazea: Europan betetako zigorrak kontuan hartzeko eta zigor aurrekariei buruzko informazioa partekatzeko lege erreformaren bozketa gaur egingo da Espainiako Senatuan, Alderdi Popularrak, gehiengo osoa baliatuta, aurreko asteartean egitekoa zen bozketa atzeratu ostean. Besteak beste, 2018tik deseginda dagoen ETA erakundeko 44 presori eragingo lioke erreformak, aurrera aterako balitz. Izan ere, Espainiako auzitegiek kontuan hartu beharko lituzkete Europako beste herrialdeetan presoek betetako zigorrak. 

- Baja malguak: Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio Ministerioa gaur bilduko da eragile sozialekin, laneko bajen araudia aldatzeko elkarrizketa mahaia osatzeko, malguagoa izan dadin. Elma Saiz ministroak proposatu zuen kasu eta egoera konkretu batzuetan laneko bajak malguagoak izatea, zenbait lanetara itzultzeko aukera izan dezaten langileek. Araudia aldatzeko proposamen horrek, ordea, harrabotsa sortu zuen, eta Yolanda Diaz Lan ministroa kontra azaldu zen.    

- PPren kereila PSOEren kontra: PPk kereila aurkeztuko du Auzitegi Nazionalean PSOEren aurka, Koldo auziarekin lotutako legez kanpoko finantzaketa, eroskeria eta influentzia-trafikoa leporatuta. PPren esanetan, "ustelkeriaren zortzi autobide" daude Koldo auziarekin lotuta, Delcy Rodriguezek Espainiara egindako bidaia, "hidrokarburoen BEZaren ustelkeria sozialista" eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen emaztearen eta anaiaren kontra irekitako auzia, eta "guztiek lotura bat dute: presidentea bera".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi Sozialista PP Lana Espainiako Gobernua bideoak Presoak bideoak ETA Ustelkeria politikoa gaur Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Senatua Espainia