Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Finantzen Euskal Kontseilua, zigorrak kommutatzea eta Euskaldunaren 25. urteurrena

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Otsailaren 12ko Finantzen Euskal Kontseilua. Argazkia: EFE
Otsailaren 12ko Finantzen Euskal Kontseilua. Argazkia: EFE
Otsailaren 12ko Finantzen Euskal Kontseilua. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko urriaren 15ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Finantzen Euskal Kontseiluaren bilera: Finantzen Euskal Kontseiluak gaur aztertuko du mutualistei PFEZan egindako itzulketek aurtengo diru-bilketan izan dezaketen eragina. Era berean, Kontseiluak aurtengo eta datorren urteko aurreikuspen ekonomikoak egingo ditu. Eusko Jaurlaritzaren arabera, BPGa % 1,9 haziko da 2024an eta % 2,1 2025ean.

- Zigorrak kommutatzea: PPk gehiengo absolutua baliatu du Senatuan, eta betoa jarri dio Kongresuan onartu zuten aurrekari penalen lege erreformari. Besteak beste, 2018tik deseginda dagoen ETA erakundeko 44 presori eragingo lioke erreformak, aurrera aterako balitz. Izan ere, Espainiako auzitegiek kontuan hartu beharko lituzkete Europako beste herrialdeetan presoek betetako zigorraldiak. Orain Kongresuko Mahaiak erabakiko du testua Kongresuan berriro bozkatu edo zuzenean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu.

- Euskaldunaren 25. urteurreneko kontzertua: Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko diputatuak eta Iñigo Iturrate Euskaldunako zuzendari nagusiak Euskaldunaren 25. urteurreneko kontzertuaren inguruko xehetasunak emango dituzte. Bake soinuak izenburupean abenduaren 5ean egingo da kontzertua, Euskalduna jauregiko 0B aretoan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Alderdi Sozialista PP Lana Espainiako Gobernua bideoak Presoak bideoak ETA Ustelkeria politikoa gaur Eguneko albisteak Albisteak Sindikatuak Senatua Espainia