Politika -

30. urteurrena

30 urte ETA pm desegin zenetik

10 militantek Biarritzeko Euskal Jai frontoian ETA pm-ren amaiera iragarri zuten eta Euskadiko Ezkerrean sartu ziren.

Desegitea iragarri zuten unea, Biarritzen. Argazkia:elpais.com
Desegitea iragarri zuten unea, Biarritzen. Argazkia:elpais.com
Desegitea iragarri zuten unea, Biarritzen. Argazkia:elpais.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Erakunde gisa autodisoluzioa eta borroka armatuaren amaiera iragarri zuten komunikabideen aurrean 1982. urteko irailaren 30an ETA pm-VII Biltzarreko buruzagiek.

Egun horretan, Biarritzeko Euskal Jai frontoian, "polimilien" (erakundeko kideak) buruzagi nagusiek behin betiko armak uzten zituztela iragarri zuten.

ETA Politiko Militarrak bide politikoaren aldeko apustua egin zuen eta desegitea erabaki zuen.

Hamar buruzagik exijentzia eta baldintza politikorik gabe, aurpegia estali gabe zutela eman zuten berria. Era honetan, zuzendaritzak eta militanteen % 20ak 8 urteko borroka armatua bertan behera utzi zuten.

Bertan, ETA pm VII Biltzarreko kideak ohar bat argitaratu zuten . "Indarkeria une jakin batean beharrezkoa zela uste genuen, baina egun, borroka demokratikoaren alde egiten dugu. Borroka armatuak eta ETAk betebeharreko papera bete dute dagoeneko", adierazi zuten.

Bere beso politikoaren (Euskadiko Ezkerraren) presioak, amnistiak, eta Gernikako estatutuak, besteak beste, erabakigarriak izan ziren.

Hala ere, ETA pm-ko zati batek borroka armatuarekin jarraitzea erabaki zuen, ETA pm VIII Biltzarra izenpean. "Zortzirenak" ezizenez ezagutu zitzaien.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea