Politika -
Galiziako hauteskundeak
Rajoy: 'Feijoo Galiziako susperraldi ekonomikoaren buru izango da'
Erkidego gehienekin alderatuta, Galiziak "defizit, zor eta langabe gutxiago duela" adierazi du Gobernuko presidenteak.
Erredakzioa
Mariano Rajoyk Alberto Nuñez Feijoo Galiziako presidente eta urriaren 21eko hauteskundeetako PPko hautagaiaia goraipatu du eta "Galiziako susperraldi ekonomikoaren buru" izango dela adierazi du.
Forum Europan hitz egin du Feijook, hauteskundeak izateko 20 egun falta direnenean. Ildo honetan, Galiziak "erkidego gehienekin alderatuta, defizit, zor eta langabe gutxiago duela" adierazi du.
Rajoyren iritziz, Xuntako presidenteak "egia esan zien galiziarrei eta lehen unetik neurriak hartzeko ausardia izan zuen". Horregatik, lehengo urtean, Galizia "Espainia osoan defizit gutxien izan zuen erkidegoa eta hornitzaileen planari laguntza eskatu behar izan ez zion gutxienetakoa" izan zela azaldu du Gobernuko presidenteak
Nuñez Feijooren hitzaldira hainbat ministro joan dira, besteak bestea, Ana Pastor eta Jorge Fernandez Diaz, eta Kongresuko eta Senatuko presidenteak, Jesus Posada eta Pio Garcia Escudero.