Politika -

Auzitegi Nazionala

Aske utzi dituzte Bizkaian atxilotutako lau gazteak

Pedraz epaileak 'kale borroka'rekin lotutako delituak inputatu dizkie, Basaurin errepikagailu bati eraso egiten saiatu zirelakoan.

Atxilotuetako bat. EFE
Atxilotuetako bat. EFE
Atxilotuetako bat. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak aske utzi ditu larunbat goizaldean Basaurin (Bizkaia) telefonia-errepikagailu bati eraso egiten saiatzea egotzita atxilotutako lau gazteak.

Epaileak 2.000 euroko bermea, astero epaitegira joatea eta Estatutik ez ateratzea ezarri die Liher Bilbaori, Iker Hernandezi, Ibon Santamariari eta Eneko Egureni. Hain zuzen ere, 'kale borroka'rekin lotutako delituak inputatu dizkie.

Lau gazteak in fraganti atzeman zituzten larunbat goizaldean. Antza denez, Basaurin dagoen errepikagailu baterako bidean zihoazen, eraso egiteko.

Hainbat hedabideren arabera, atxilotuetako bat, Eneko Eguren, Basurtuko ospitalera eraman behar izan zuten atzeman eta ordu gutxira.

Guardia Zibilaren esanetan, gaztea agenteei aurre egiten saiatu zenean zauritu zen. Basurtun artatu eta gero, kuartelera eraman zuten berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea