Politika -

Gipuzkoako Aldundia

Bilduren hizkuntza politika 'faxistatzat' jo du Maneirok

Hauteskundeetan alderdi nazionalistak gailentzen badira, "hizkuntza inposizioa eta askatasun eta demokrazia gutxiago" egongo dela uste du Gorka Maneirok.

Gorka Maneiro Radio Euskadin. EITB
Gorka Maneiro.
Gorka Maneiro Radio Euskadin. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Manieiro UPyDko lehendakarigaiaren iritziz, Bilduk Gipuzkoako Aldundian sustatuko duen hizkuntza politika "faxista" da, eta alderdiaren "muturreko eta demokraziaren aurkako izaera" kritikatu du.

Gipuzkoako Aldundiak atzo eman zuen jakitera aurrerantzean indarrean jarriko duen hizkuntza politika, eta besteak beste, agerraldi publikoak euskara hutsean egingo dituztela iragarri zuen.

Ohar baten bitartez, Maneirok jarrera hori gaitzetsi du, eta hauteskundeetan alderdi nazionalistak gailentzen badira, "hizkuntza inposizioa eta askatasun eta demokrazia gutxiago" egongo dela uste du.

Horren iritziz, Gipuzkoaren erabakia "iraganean EAJk ezartzen zuen eta PSE-EE eta PP aldatzera ausartu ez ziren hizkuntza politikara atzera buelta da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea