Politika -
I25 protesten epaia
Hernando (PP): 'Sentitzen dut Pedraz iraindua sentitu bada'
Pedraz "aberaskume akrata" bezala definitu ostean, "desegokia den jokaera bat bakarrik" definitu zuela argudiatu du berriz ere, eta inor iraintzeko asmorik izan ez duela nabarmendu du.
Erredakzioa
Santiago Pedraz epailearen inguruko adierazpenen harira, Rafael Hernando PPko parlamentariak inor iraindu ez duela uste du, baina epailea iraindua sentitu bada asko sentitzen duela gaineratu du.
Hernandok Pedraz "aberaskume akrata bat" bezala definitu zuen ostegunean, nahiz eta jarraian irain pertsonal bat zela ukatu. "Auto larri eta arduragabe baten deskalfikiazioa da bakarrik", gaineratu zuen.
"Ez dut inor iraindu. Auto bati buruz hitz egin dut soilik, ezer gehiagorik ez", esan du ostiral honetan Hernandok. "Iraindua sentitu bada, asko sentitzen dut", azaldu du.
"Desegokia den jokaera bat" bakarrik definitu zuela argudiatu du berriz ere, eta inor iraintzeko asmorik izan ez duela nabarmendu du.
Osteguneko adierazpenak
Epailearen kalitate juridikoa ‘’eztabaidagarria’’ dela adierazi zuen, eta diputatuek etorkizunean jasan ditzateken eraso edo jazarpenen erantzule egin zuen Pedraz. ‘’Epaileak aberaskume akrata baten jarrera duen arren, epailea da, horrek duen erantzukizunarekin’’, esan zuen.
Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak I-25eko protestak deitu zituztenen aurkako auzia artxibatzea erabaki du. Pedrazek ez du Estatuko erakundeen aurkako deliturik ikusi "Kongresua Inguratu" protestan. Halaber, politikarien "gainbeheraz'' hitz egin du bere idatzian, eta horrekin justifikatu ditun protestak.
PSOEk uste du ez dela jarrera oso juridikoa
Soraya Rodriguez PSOEko Kongresuko bozeramaileak errespetua agertu dio kaleratutako epaileari, baina epaileak jarrera oso juridikoa izan ez duela uste du.
‘’Neurriz gaineko adierazpenak’’
AMP Magistratuen elkarte profesionalaren ustez, Pedrazek neurriz gaineko adierazpenak egin ditu epaian politikarien kontrako adierazpenak sartuta. ‘’Espainiako iritzi publikoak uste duena baloratzeko’’ parametrorik ez duela uste du elkarteak.