Politika -

Katalunia

Alderdi independentistek ez dute koalizioa osatzeko akordiorik lortu

Bileran sei ordu eman ostean, goi-bilera independentista programaren eta zerrenden inguruko desadostasunak albo batera utzi gabe amaitu da.

Artur Mas Generalitateko presidentea. EITB
Artur Mas Generalitateko presidentea.
Artur Mas Generalitateko presidentea. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi independentisten goi-bilera azaroaren 25eko hauteskundeetara aurkezteko koalizioa osatzeko akordiorik gabe amaitu da.

Bileran sei ordu eman ostean, goi-bilera independentista programaren eta zerrenden inguruko desadostasunak albo batera utzi gabe amaitu da. Bilera Parlamentuan hasi dute eta Nazioko Gutxiengo Etnikoentzako Escarre Nazioarteko Zentroan amaitu dute.

Batera egindako ohar batean, alderdi independentistek hauteskundeetarako geratzen den denbora murritza nabarmendu dute, koalizioa osatzeak ekar dezakeen porrotaren zailtasunaz ere hitz egin dute. Halere, Parlamentuan "Laneko Mahaia" sortzea adostu dute datorren legealdirako, euren ekintzak koordinatu ahal izateko.

Marta Rovira ERCko idazkari nagusiak azaldu duenez, koalizioa osatzeko akordioa faltak ez du ekidingo babesak jasotzeko ateak irekita izatea hauteskundeetarako zerrendaka jakinarazteko eguna iritsi arte.

Reagrupament (Rcat) eta Democracia Catalana (CD) alderdiek indarrak batzeko aukeraz hitz egin dute, alderdi hori ERC edo CiU izan daiteke. Bilera ERCk deitu zuen duela astebete, eta alderdi errepublikarrak negoziaketa "diskretua eta serioa" nahiago zuen. Azken egunotan izan diren adierazpen politikoek bilera Parlamentuan, leku "publikoan", egitera eraman dutela nabarmendu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea