Politika -

'The New York Times'

Mas: 'Katalunia autodeterminaziora bultzatzen ari da Rajoy'

'The New York Times' kazetari eskainitako elkarrizketan Generalitateko presidenteak esan duenez, "Katalunia independente izango balitz, Europako 12 herrialdeen aurretik egongo litzateke".

Artur Masek elkarrizketa eskaini dio 'The New York Times' kazetari. Argazkia: EFE
Artur Masek elkarrizketa eskaini dio 'The New York Times' kazetari. Argazkia: EFE
Artur Masek elkarrizketa eskaini dio 'The New York Times' kazetari. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Katalunia Europako parte izateko desioa azpimarratu du Artur Mas Generalitateko presidenteak 'The New York Times' AEBetako hedabideari eskainitako elkarrizketan. Halaber, Masek azpimarratu duenez, "Katalunia independente izango balitz, Europako 12 herrialdeen aurretik egongo litzateke'.

"Azken asteetako ekitaldiek eta jokaerek Kataluniako herritarren artean itxaropen handia sortu dute", esan du presidenteak. Gainera, Katalunia autodeterminazioara bultzatu izana leporatu dio Mariano Rajoyri, Gobernu zentralak itun fiskalaren eskaerak baldintzarik gabe errefusatu ostean. "Ezetza garbia jasotzen duzunean, onena da norabidea aldatzea", nabarmendu du.

"Katalunian Artur Masek bereizketarekin mehatxatu du" izenburuko elkarrizketan presidenteak azaldu duenez, "okerrena da ez saiatzea, eta ondoren, saiatu izana eta ez lortzea". "Kataluniarik gabe, Espainia ez da kaudimengabea baina bai mugatuagoa", aitortu du.

AEBetako kazeta honen arabera, Masen jokaera "politikoki arriskutsua da" baina "porrota izateko Katalunia handiegia da, horrek ondorio larriak ekarriko lituzkeelako".

Espainiako erreskatearen gainean Masek esan duenez, "Espainiako arazoek honen gaitasuna jarri dute kolokan, ondorioz, laguntza behar du eta erreskatea eskatzeko beharra badute, onena litzateke ahalik eta lasterren eskatzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea