Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Bi transferentziaren eskualdatzea, De Aldamaren deklarazioa Gorenean eta Pelicot auzia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Maria Ubarretxena sailburua eta Angel Victor Torres ministroa, uzatailean. Argazkia: EFE
Maria Ubarretxena sailburua eta Angel Victor Torres ministroa, uzatailean. Argazkia: EFE
Maria Ubarretxena sailburua eta Angel Victor Torres ministroa, uzatailean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 16an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Bi transferentziaren eskualdatzea: Eusko Jaurlaritzak bere gain hartuko ditu gaur, Itsasertzaren Kudeaketaren eta Zinematografia eta ikus-entzunezko jardueraren eskumenak, Transferentzien Batzorde Mistoak Madrilen egingo duen bileran (12:00) eskualdatzea sinatzen duten momentutik. Aldez aurretik, 10:30ean, Erakundeak Koordinatzeko eta Bultzatzeko Azpibatzordearen bilera izango da, Maria Ubarretxena Gobernantzako, Administrazio Digitaleko eta Autogobernuko sailburuarekin eta Lurralde Politikako Estatu idazkari Arcadi Españarekin. 

- De Aldamaren deklarazioa Gorenean: Leopoldo Puente 'Koldo auzia' ikertzen ari den Auzitegi Goreneko epaileak Victor de Aldama enpresaburuari deklarazioa hartuko dio ikertu gisa. 10:00etan hasiko da De Aldamaren deklarazioa, eta, aurreikuspenen arabera, epaileak zuzenduko du berriro galdeketa, joan den ostegunean Abalos ministro ohiaren agerraldian egin bezala. Asteartean, Koldo Garciaren txanda izango da.

- Pelicot auzia: Hiru hilabete iraun duen epaiketaren ondotik, gaur hasiko dira Pelicot auziko epaileak deliberatzen. Abenduaren 19rako espero da Avignongo Auzitegiaren epaia. Fiskaltzak 4 eta 20 urte arteko kartzela-zigorrak eskatu ditu Gisele Pelicot bortxatzeaz akusatutako 51 gizonentzat. Webgune batean topatzen zituen erasotzaileak Dominique Pelicot auzipetu nagusiak, eta bideoetan grabatzen zituen bortxaketak. Emazte ohia somniferoz lokartzen zuen, gizon horiek bera konturatu gabe bortxa zezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Politika PSOE Tratu txarrak Eusko Jaurlaritza albisteak Auzitegi Gorena albisteak EAE gaur Espainiako Gobernua bideoak Frantzia albisteak Epaiketak bideoak Ustezko ustelkeria politikoa albisteak Sexu-abusuen biktimak gaur Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Mundu matxista EAEko Estatutua