Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Aurrekontu akordioa Bizkaian, BSHren itxiera eta Koldo Garcia, Auzitegi Gorenean

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Elixabete Etxanobe, aginte makila eskuan. Artxiboko argazkia: EFE
Elixabete Etxanobe, aginte makila eskuan
Elixabete Etxanobe, aginte makila eskuan. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 17an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Aurrekontu akordioa Bizkaian: EAJk eta PSE-EEk aurrekontu akordioa itxi dute EH Bildurekin Bizkaian. Adostutakoaren arabera, foru gobernuak 33 milioi euro bideratuko ditu garraio publikoa (15 milioi), zaintza sistema (10), lehen sektorea (5) edo etxebizitza (2) sustatzeko. Horrenbestez, hiru lurraldeetako gobernuek itun zabalagoak erdietsi dituzte 2025eko aurrekontuak onartzeko.

- BSHren itxiera: Etxetresnak egiten dituen BSH taldeak —besteak beste,  Bosch, Siemens eta Balay marken ekoizlea— Eskirotzen (Nafarroa) duen lantegia ixteko asmoa iragarri ostean, UGT, ELA eta LAB sindikatuek borroka egingo dutela aurreratu dute enpresa eta lanpostuak mantentzeko. Bestalde, BSHk lantegia ixteko erabakia "ezustekoa" izan dela azaldu du Maria Chivite Nafarroako presidenteak. Orain bere "lehentasuna" eta "kezka handiena" 660 langileak direla azpimarratu du Foru Gobernuko agintariak.

- Koldo Garcia, Auzitegi Gorenean: Leopoldo Puente 'Koldo auzia' ikertzen ari den Auzitegi Goreneko epaileak Koldo Garciari, Jose Luis Abalos mininistro ohiaren aholkulariari, deklarazioa hartuko dio. Koldo Garcia Abalos Espainiako Garraio ministro ohiaren konfiantzazko gizona eta aholkularia izan zen, eta, Abalosek berak bere deklarazioan baieztatu zuenez, covid-19 pandemia betean ministerio horrek maskarak erosteko hornitzaileak bilatzeko kudeaketa azkartzeko agindu zion.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Alderdi Sozialista Bizkaiko albisteak Albisteak Nafarroa Eusko Langileen Alkartasuna LAB albisteak Auzitegi Gorena bideoak Lana berriak Espainiako Gobernua albisteak Espainia Epaiketak bideoak Alderdi politikoak berriak Ekonomia berriak Ustelkeria politikoa gaur EH Bildu Euskal sozialistak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Nafarroako Gobernua Euskal sindikatuak UGT Langileen Batasun Orokorra Bizkaiko Foru Aurrekontuak Nafarroako Gobernuko lehendakaria Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak