Politika -

ETA-ren amaiera

ETAren inguruko jardunaldietara ez dutela gonbidatu salatu du Covitek

Alderdi Popularrari 'ahaztu egin zaio biktima gehien ordezkatzen dituen elkartea gonbidatzea', Covite biktimen elkartearen hitzetan.

Covite. Argazkia: EFE
Covite
Covite. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAren amaierari buruz Gasteizen egingo diren jardunaldietan ez duela parte hartuko jakinarazi du Covite Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkarteak, ez dutelako ekitaldietan parte hartzera gonbidatu.

Covitek ukatu egin du jardunaldietan parte hartu nahi ez zuenik, eta ez dutela gonbidatu gaineratu du. Arratsaldean mahai-ingurua egingo dute, eta hauek bai izango dira bertan: AVTko Angeles Pedraza, Miguel Angel Blanco Fundazioko Mari Mar Blanco eta Dignidad y Justicia elkarteko Daniel Portero.

"Bitxia" da biktimen taldeekin mahai-inguru bat osatzea Euskal Herriko memoria historikoaz hitz egiteko, eta Alderdi Popularrari "biktima gehien ordezkatzen dituen elkartea gonbidatzea ahaztea", Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Elkartearen hitzetan.

"Badirudi Eusko Jaurlaritzaren bazterketa politikarekin bat egin duela orain Espainiako Gobernuak", salatu du Covitek. Edonola ere, "guretzat lehentasunak memoria, justizia eta egia dira", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea