Politika -

Sakabanaketa politika

Preso baten arrebak Poliziaren erasoak eta mehatxuak salatu ditu

Enara Rodriguez Arkaitz Rodriguez presoaren arrebak anaiari bisita egin ostean etxera zihoala ustezko polizia nazional batzuen eskutik jaso zuen tratua salatu du.

Herrira. Argazkia: EFE
Herrira.
Herrira. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko presoen senideek pairatzen duten jazarpena salatu dute, gaur goizean, Herrira plataformako Maite Ormazabal eta Julio Güemes kideek Donostian eskaini duten prentsaurrekoan.

“Egoeraren larritasuna ukaezina da” Herrira plataformako kideen hitzetan, eta, adibide gisa, Enara Rodriguezen kasua jarri dute; izan ere, astelehenean salaketa jarri zuen Donostiako auzitegian Polizia Nazionaleko ustezko bi kideren eskutik jaso zuen tratua salatzeko. Arkaitz Rodriguez anaia Logroñoko kartzelan bisitatu ostean etxera zihoala mehatxuak jaso eta indarkeria eta jazarpena pairatu zituen, salaketaren arabera.

Herrirak zabaldu duenez, salatutakoa irailaren 28an gertatu zen, A-12 autobidean, Iruñeko noranzkoan. Auto bat haren erreian sartu zen, eta, ondorioz, autoaren kontrola galdu zuen. Ondoren, iletik tiraka autotik atera zuten, eta, bortxatu egingo zutela esan ostean, 5 minutu eman zizkioten handik alde egiteko, gaineratu du plataformak. Joan baino lehen, “autobidean berriz ikusten bazuten, ez zuela kontatzeko aukerarik izango esan zioten”, horren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea