Politika -

MANIFESTAZIOA BILBON

"Iruzurrezko hirugarren mailak lortzea nahikoa ez eta espetxetik ateratzea" eskatzea gaitzetsi du Covitek

EAEko Terrorismoaren Biktimen Elkarteak gogor kritikatu du larunbat honetan Sarek Bilbon egindako manifestazioa, eta galdetu du ea "Sare eta EH Bildu nortzuk diren preso horiek nahikoa bete dutela eta espetxetik atera behar direla" esateko. Fernando Buesa Fundazioa ere kritiko agertu da.

Bilboko manifestazioaren burua atzo, Bilbon. Argazkia: EFE
Bilboko manifestazioaren burua atzo, Bilbon. Argazkia: EFE
Bilboko manifestazioaren burua atzo, Bilbon. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Consuelo Ordoñez Covite Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidenteak Sarek larunbatean Bilbon deitutako manifestazioaren aurka egin du, eta Sare herritar sareak "iruzurrezko hirugarren mailak lortzea nahikoa ez eta ETAko presoak espetxetik ateratzea" eskatzea kritikatu du.

Milaka lagunek Bilbon ETAko presoei "ziegetako ateak irekitzeko" eskatu eta biharamunean X sare sozialaren bidez zabaldutako mezu batean, Ordoñezek gogor gaitzetsi du horrenbeste jendek babestu izana manifestazioa, eta ETAren biktimen aldeko mobilizazioak ez direla horren "jendetsuak" izan salatu du.

"Iruzurrezko hirugarren graduak eta ezkutuan kartzeletatik ateratzeko beste edozein tranpa nahikoa ez eta aske utzi nahi dituzte nahikoa bete dutelako", erantsi du, eta horren harira galdetu du ea "Sare eta EH Bildu nortzuk diren" ondorio horretara iristeko.

Fernando Buesa Fundazioak uste du "erabat onartezina" dela "ETAren izenean hil dutenentzat zigorgabetasuna eskatzea"

Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusiak X sare sozialean argitaratutako mezu bati erantzunez, Fernando Buesa Fundazioak esan du "erabat onartezina" dela "ETAren izenean hil dutenentzat zigorgabetasuna eskatzea". Rodriguezek poza agertu zuen "dozenaka mila pertsonak" larunbatean Bilboko kaleak bete zituztelako "kartzelak husteko" eta "herri honek presorik gabeko eta elkarbizitzan oinarritutako etorkizuna izateko eskubidea" duela adierazteko.

Mezu horren aurrean, Fundazioak esan du "erabat onartezina" dela "zigorgabetasuna eskatzea ETAren izenean hil, zauritu, bahitu, estortsioa egin eta jazarri dutenentzat". Horrez gain, ETAko kide izateagatik edo laguntza emateagatik kartzelan dauden pertsonak ez direla "preso politikoak" adierazi du, eta ohartarazi du ez dela "benetako elkarbizitzarik" egongo "ETAren terrorismoaren deslegitimazio etiko, sozial eta politikoaren aldeko apustu argia eta zuzena egiten ez den bitartean".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak Eguneko albisteak Albisteak Manifestazioak Terrorismoaren Biktimak