Politika -
EAJ
Astelehenean hasiko da Euzkadi Buru Batzarra berritzeko prozesua
Lurraldeetako exekutiboak berritu ondoren, jeltzaleen barne prozesua astelehenean hasiko da. Zalantza bakarra, egungo presidenteak jarraituko duen edo ez.
EITB MEDIA
EAJko militantziak proposatuko ditu alderdiaren zuzendaritza berrirako hautagaitzak. Ortuzarrek jarraitzen ez badu, kinieletan agertu den izenetako bat Aitor Estebanena da.
EAJk Kongresuan duen bozeramaileari Antena 3en galdetu diote ea bera izango den alderdiko presidentea Ortuzarrek orain duen kargua uztea erabakiko balu. Bere alderdiaren barruan eskatutako guztia beti onartu duela adierazi du eta, ildo horretan, jeltzaleen presidente izatea "ohorea" litzatekeela esan du. Hala ere, gogorarazi du militantziak hartzen dituela erabakiak.
Astelehenean hasiko da hurrengo lau urteetarako alderdiaren lehendakaria eta Euzkadi Buru Batzarraren sei burukide berriak aukeratzeko barne prozesua.