Politika -

AUZITEGI GORENA

Gorenak Estatuko fiskal nagusiaren mezuak berreskuratzeko laguntza eskatu die WhatsApp eta Googleri

Espainiako Guardia Zibilaren Operazio Unitate Zentralak (UCO) ez du mezurik aurkitu Garcia Ortiz fiskal nagusiari konfiskatutako gailuetan, eta horregatik erabaki du instrukzio epaileak WhatsApp eta Googlera jotzea.

Alvaro Garcia Ortiz, Estatuko fiskal nagusia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Alvaro Garcia Ortiz, Estatuko fiskal nagusia, artxiboko irudi batean
Alvaro Garcia Ortiz, Estatuko fiskal nagusia, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sekretuak agerrarazteagatik Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiaren kontra irekitako auzian, Auzitegi Gorenak laguntza eskatu die WhatsApp eta Googleri, Espainiako Guardia Zibilak hala eskatuta.

Angel Hurtado magistratuak Garcia Ortizen aurkako zigor auzia abiatu zuen, Alberto Gonzalez Amador Isabel Diaz Ayuso Madrilgo erkidegoko presidentearen bikotekidearen auzipetzearekin lotutako informazioa zabaltzea leporatuta.

Guardia Zibilak Estatuko fiskal nagusiaren bulegoa miatu eta gailu elektronikoak konfiskatu zituen. Ondoren egin dituzten azterketetan, ordea, ez dute mezu bakar bat ere aurkitu, eta horren ondotik etorri da eskaria.

Instrukzio epaileak autoan azaldu duenez, Guardia Zibilaren Operazio Unitate Zentralak egindako eskaria "arrazoizkoa" eta "koherentea" da, eta horregatik erabaki du WhatsApp eta Googlera jotzea, mezu bila. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Auzitegi Gorena bideoak Espainia argazkiak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Madrilgo gertakizunak