Politika -

EAJ

Lehendakariak Ortuzarren erabakia errespetatu du eta EAJ Batzar Nagusitik indartuta aterako dela nabarmendu du

EAJren egungo presidenteak karguan 21 urte daramatzala gogora ekarri ostean, erabakia militanteei dagokiela adierazi du Imanol Pradales lehendakariak.

Andoni Ortuzar eta Imanol Pradales, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Andoni Ortuzar eta Imanol Pradales, artxiboko irudi batean
Andoni Ortuzar eta Imanol Pradales, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidenteak karguan jarraitzeko prest dagoela jakinarazi duen honetan, Imanol Pradales lehendakariak errespetua agertu dio erabakiari. Halaber, ziur dago alderdia indartuta irtengo dela martxoaren 29an eta 30ean egingo den Batzar Nagusitik.

Donostiako haur danborrada hasi aurretik kazetarien galderei erantzunez hitz egin du Imanol Pradales lehendakariak.

Orain militantziaren garaia dela azpimarratu du lehendakariak, alderdikideena izango baita erabakia. Ortuzarrek karguan lau urte gehiago egitea egokia ote den galdetuta, egungo buruzagia dela eta EAJren presidente karguan 21 urte daramatzala gogora ekarri du lehendakariak.

"Ziur nago martxoaren 29an eta 30ean amaituko den Batzar Nagusitik indartutako aterako garela", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Eusko Jaurlaritza Andoni Ortuzar Alderdi politikoak Eguneko albisteak Albisteak Azken ordukoa Imanol Pradales