Politika -

Bilera Katalunian

Euskadik eta Kataluniak Europan duten "zeregina" indartu behar dela uste dute Pradalesek eta Illak

Lehendakariak eta Kataluniako Generalitateko presidenteak bilera egin dute Bartzelonan, "bien intereseko" gaiak aztertzeko.

Pradales eta Illa. Irudia: EITB
Pradales eta Illa. Irudia: EITB
Pradales lehendakaria Salvador Illarekin bildu da Bartzelonan

0:36

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Imanol Pradales lehendakaria eta Salvador Illa Kataluniako Generalitateko presidentea Bartzelonan bildu dira gaur, "bien intereseko" gaiak aztertzeko.

Generalitateak prentsa ohar batean azaldu duenez, bi agintariak bat etorri dira, eta Euskadik eta Kataluniak Europar Batasunean duten "presentzia eta zeregina" indartu egin behar direla uste dute.

Era berean, adierazi dute katalana eta euskara Europako hizkuntza ofizial gisa "behin betiko" aintzatetsi behar dituztela.

Pradalesen eta Illaren ustez, eskualdeen eta estatu gabeko nazioen papera indartu egin behar da Europan, Batasunaren "berrikuntza eta ekonomia potentzialaren parte handi bat" direlako.

Bi agintariek beste hainbat gai izan dituzte mahai gainean, hala nola Atlantikoko eta Mediterraneoko ardatzen arteko lankidetza, migrazioa, osasun sistema, hizkuntza politikak eta segurtasuna.

Illarekin bildu ondoren, Pradales elkarrizketatu dute, gaur arratsaldean, La Vanguardia egunkariak antolatutako 'Foros de Vanguardia' delakoan. Euskadik "guregan eragina duten" erabakiak hartzen diren nazioarteko mahai guztietan izan behar duela aldarrikatu du lehendakariak, bai eta Europan "lehen mailako" eragile politikoa izateko gaitasuna ere.

"Areago", gaur egungo garaiotan, non, lehendakariak gogorarazi duenez, "erradikalismoak, polarizazioak eta blokeen politikak ikuspegi ideologiko jakin bat inposatzen" saiatzen diren, horrela, "bigarren mailako sukurtsal" bihur gaitezen, "boterearekin itsututa dauden munduko potentzien" zerbitzura.

Buruzagiak bere kezka azaldu du -Kataluniako enpresen, ekonomiaren eta politikaren ordezkari ugariren aurrean-; izan ere, "ezegonkortasunak" baldintzatzen duen "garai berri bat" jaio da eta horrek eragina dauka Europa modernoaren sorrerako oinarri eta balioetan.

"Azkenengo gertakari geopolitikoetan sumatzen denez, planetaren potentzia handien artean, elite agintari batzuen kasuan, pentsamendu inperialak antzematen dira, azken hamarkadetan nagusi izan den alde anitzeko ordena liberalaren gainetik", adierazi du.

Tarteka gizarteak eskatzen duen berehalako "konponbide magikorik" ez dagoela jakitun, lehendakariak defendatu du, gaur gaurkoz, ez dagoela "eredu eraginkor eta justuagorik Europako demokrazia liberalarena baino".

Pradalesek ibilbidea ikusten dio legealdiari, baina ''akordioak beste era batera lantzea'' eskatu du
Pradalesek ibilbidea ikusten dio legealdiari, baina ''akordioak beste era batera lantzea'' eskatu du
Pradalesek ibilbidea ikusten dio legealdiari, baina ''akordioak beste era batera lantzea'' eskatu du

1:49

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Eguneko albisteak Albisteak Kataluniako Generalitatea Imanol Pradales Salvador Illa