Politika -
Zikor Kodearen erreforma
Irudi intimoak zabaltzeak urtebeteko kartzela-zigorra ekar dezake
Gobernuak emakumeen babesean eta berdintasunaren aldeko borrokan kokatu duen neurrietako bat da, behartutako ezkontza zigortzearekin batera.
Erredakzioa
Zigor Kodearen erreformaren aurreproiektuan (Ministroen Kontseiluan onartu dute ostegun honetan) honako neurri hau jaso dute: biktimaren baimenik gabe zabaldutako bideo eta irudi intimoak urtebeteko kartzela-zigorra izango dute gehienez, nahiz eta biktimak grabaziora sartzeko aukera izan.
Gobernuak emakumeen babesean eta berdintasunaren aldeko borrokan kokatu duen neurrietako bat da, behartutako ezkontza eta genero-indarkeriaren biktimak zirikatzen dituztenak zigortzearekin batera.
Hiru hilabetetik urtebeteko kartzela-zigorra izan dezake delitu horrek, edo sei hilabetetik urtebeterako isuna. "Biktimaren baimenik izan gabe hirugarren pertsonei irudiak edo bideoak zabaltzeak" eragingo du delitu hori, nahiz eta biktimak bere burua grabatzen utzi.
Neurri hau dela eta, Olvido Hormigos (herriko alkatea salatu zuen bideo intimo bat zabaltzeagatik bere baimenik gabe) Yebeneseko zinegotzi sozialista "poztu" egin da, eta intimitatearen babesean "pauso garrantzitsua" eman dela adierazi du.
Genero-indarkeriaren aurkako borroka indartzeko gaian, Zigor Kodearen erreformak behartutako ezkontza delitutzat jo du, eta gehienez hiru urteko kartzela-zigorra izango du horrek indarkeria eta larderia dagoenean. Halaber, tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeak babesteko gailu elektronikoak urratzeak hamabi hilabeteko isuna izango du.