Politika -

Eusko Alkartasuna

"Alderdia demokratizatzeko premia" onar dezatela eskatu die Ramirezek EAren zuzendaritzari eta EH Bilduri

Eusko Alkartasunaren zuzendaritzak azpimarratu duenez, "auzitegiek emandako epai irmo batek berretsitako kongresu batean onartu zituzten alderdiaren zuzendaritza eta estatutuak". Hortaz, harriduraz hartu du hilabeteko epean hauteskunde primarioak deitzeko "agindua".

Eusko Alkartasunako Idazkaritza Nagusirako hautagai Maiorga Ramirez
Eusko Alkartasunako Idazkaritza Nagusirako hautagai Maiorga Ramirez
Hilabeteko epean EAn primarioak egin behar dituztela berretsi dute auzitegiek

0:26

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Alkartasunako Idazkaritza Nagusirako hautagai Maiorga Ramirezek Eba Blanco buru duen "alderdia demokratizatzeko premia" onar dezatela galdegin die EAren zuzendaritza nazionalari eta EH Bilduri. Hartara, hauteskunde primarioak deitzeko eskatu dio Blancori, "alderdikideen adierazpen askatasuna oztopa ez dezan".

Ramirezek agerraldia egin du gaur Gasteizen, Auzitegi Gorenaren epaia eta Auzitegi Konstituzionalak atzera botatako EAren zuzendaritzaren helegitea baloratzeko. Hain zuzen ere, helegite horren bidez zuzendaritzak eskatu zuen Idazkaritza Nagusiaren hautaketa alderdikideen esku ez uzteko. Ramirezek, halaber, Gasteizko epaitegi batek agindutakoaz —atzera bota zuen hauteskunde primarioak hilabeteko epean deitzea— hitz egin du.

Horrela, horren esanetan, EAren proiektu politikoa "herrialde honetako politikaren lehen lerrora" itzuliko da. Horregatik, modu positiboan baloratu du albistea, Eusko Alkartasunarentzat ez ezik, EH Bildu osoarentzat ere ona dela iritzita. "Agerikoa da proiektu politiko abertzale eta sozialdemokrata bat behar dugula", adierazi du.

Eusko Alkartasunaren zuzendaritzak azpimarratu duenez, "auzitegiek emandako epai irmo batek berretsitako kongresu batean onartu zituzten alderdiaren zuzendaritza eta estatutuak". Hortaz, harriduraz hartu du hilabeteko epean hauteskunde primarioak deitzeko "agindua", eta aurreratu du urratsak emango dituztela, "alderdikideen eskubide eta erabakiak" errespeta ditzaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EH Bildu EA Eguneko albisteak Albisteak