Politika -
DIAZ AYUSO
Ayusok esan du Pedro Sanchezekin telefonoz izan dituen elkarrizketak "desagertu" egin zaizkiola
Madrilgo presidenteak esan du "garrantzi gutxiko elkarrizketak" zituela presidentearekin, "saltsa politikorik gabekoak, pandemiari buruzkoak", eta azpimarratu du "zer programa erabiliko ote dituzte Moncloan" mezu horiek desagerrarazteko.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak azaldu duenez, Pedro Sanchez presidentearekin pandemia garaian telefonoz izan zituen "garrantzi gutxiko" elkarrizketak desagertu egin zaizkio.
Telecincon egindako elkarrizketa batean, Diaz Ayusok esan du "hiruzpalau elkarrizketa" zituela Sanchezekin, "desagertuta daude", eta bere buruari galdetu dio "zer erabiliko ote dute" Espainiako Exekutiboan, berak zituen elkarrizketa horiek desagerrarazteko.
Madrilgo presidenteak esan du "garrantzi gutxiko elkarrizketak" zituela presidentearekin, "saltsa politikorik gabekoak, eta "pandemiari buruzkoak".
Telefonoan espioitza egin diotela salatzen ari ote den galdetuta, zera erantzun du: "Ez dakit nire telefonoa den edo Sanchezekin txat bat zuen jende askoren telefonoak diren", baina berarekin zituen mezuak "desagertu" egin direla azpimarratu du, eta gaineratu du orain "avatarrik gabe" agertzen dela.