Politika -

DIPUTATUEN KONGRESUA

Kongresuaren Mahaiak onartu du Sanchezek konfiantza galdea egin dezan Juntsek aurkeztu zuen proposamena

Diputatuen Kongresuak otsailaren 25eko edo martxoaren 11ko osoko bilkuran eztabaidatuko du Juntsek aurkeztutako legez besteko proposamena. Dena den, konfiantza galdea gobernuburuak bakarrik eskatu dezake, eta Sanchezek dagoeneko esana du "ez duela beharrik ikusten".

Francina Armengol Kongresuko presidentea, Mahaiaren bilera baten atarian. Artxiboko argazkia: EFE
Francina Armengol Kongresuko presidentea, Mahaiaren bilera baten atarian
Francina Armengol Kongresuko presidentea, Mahaiaren bilera baten atarian. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Diputatuen Kongresuaren Mahaiak tramitera onartu du Sanchezek konfiantza galdea egin dezan Junstek aurkeztutako legez besteko proposamena. Aurreikuspenen arabera, otsailaren 25eko edo martxoaren 11ko osoko bilkuran eztabaidatuko da.

PSOEk Junts alderdiarekin lorturiko akordioaren baitan kokatzen da gaurko erabakia. Trukean, Juntsek "ezkutu sozialeko ia neurri guztiak" jasoko dituen Espainiako Gobernuaren dekretua (omnibus dekretuaren ordezkoa) babestuko du. 

Kongresuko iturriek jakinarazi dutenez, oraindik ez dago argi Juntsen legez besteko proposamena noiz eztabaidatuko den. Bi data daude mahai gainean: otsailaren 25a eta martxoaren 11.

Gaurkoaren aurretik, Kongresuaren Mahaiak birritan atzeratu du Juntsen proposamena tramitera onartu ala ez erabakitzea. 

Edozein kasutan, Espainiako gobernuburuak soilik du konfiantza galdea batera deitzeko ahalmena, eta dagoeneko esana du "ez duela beharrik ikusten".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua Berriak Politika Alderdi politikoak albisteak Pedro Sánchez bideoak Gaurko titularrak Eguneko albisteak JxCat azken ordua