Politika -
Urtebete, ETA gabe
'Diego eta Carlos azkenak izan daitezela'
Radio Euskadik Montserrat Lezaun ETAren azken biktimaren amarekin hitz egin du, indarkeriaren azkenak urtebete duen honetan.
Erredakzioa
Larunbat honetan urtebete beteko da ETAk indarkeriaren amaiera iragarri zuenetik, eta Radio Euskadik azken biktimaren senide batekin hitz egin du.
Hain zuzen ere, Montserrat Lezaunekin hitz egin du, hots, Diego Salva ETAk 2009ko uztailaren 30ean hil zituen bi guardia zibiletako baten amarekin.
"Boulevard" saioan egindako elkarrizketan, semea eta Carlos Saenz de Tejada (atentatu horretan ETAk hildako beste guardia zibila), azken biktimak izango diren itxaropena agertu du Montserraut Lezaunek: "Hori da nire desioa eta itxaropena, espainiar guztiekin partekatzen dudan desioa, azkenak izatea espero dut".
"Eta betetzeko bidean dago, Diego arduratzen ari da horretaz", gaineratu du, hunkituta.
Lezaunen esanetan, "familia handia izatea [beste sei seme-alaba ditu] lagungarria da mina arintzeko, baina ez du sendatzen".