Politika -

Gehiegizko faktura

Burgoseko zinegotzi bati 200.000 euroko telefono faktura iritsi zaio

Eduardo Villanuevak bere Twitter kontuan esan duenez, "gehiegizko faktura" izan zuen Udaleko jabetzako telefonia datuetako txartelean kargatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eduardo Villanueva (PP) Burgoseko Udaleko teknoloiga berrien zinegotziak bere Twitter kontuan azaldu duenez, "gehiegizko faktura" izan zuen Udaleko jabetzako telefonia datuetako txartelean kargatuta. Halere, gastu horiek bidegabeko erabileratik ez datozela nabarmendu du.

Twitterreko beste mezu batean idatzi duenez, kontsumo hori 2011 urteko apirilaren eta maiatzaren artean izan zen, tarifa plana baten bitartez fakturatu zuen, eta ez zuela beste inolako polemikarik sortu gaineratu du.

Javier Lacalle (PP) alkateak eskatuta ireki duten ikerketaren arabera, fakturazioa 200.000 eurokoa izan zen.

Zinegotziaren hitzetan, ikerketa honek argi utziko du bere jarduera profesionalerako erabili zuela txartela.

Ikerketa amaitzean, ezin zaiola ezer gaineratu erakutsiko dela nabarmendu du, eta "fakturazio honek alderdiko eta Burgoseko Udaleko kideei" eragin diezaikeen kaltea deitoratu du. Halaber, ulergarritzat jo du, herritarrek, prentsak eta oposizioak azalpenak eskatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea