Politika -
U-21
Equo eta Aulki Zuriak, alderdi txikiagoen artean hautatuenak
11.639 eta 11.452 boto izan dituzte hurrenez hurren. Equo ordezkaritza izateko zortziehun bototara geratu da.
Erredakzioa
Equo (alderdi ekologista) eta Aulki Zuriak (eserlekuak hutsik erakutsiz politikariak zigortu nahi dituen alderdia) izan dira EAEko hauteskundeetan Legebiltzarretik kanpo geratu diren alderdien artean hautatuenak. Hamaika mila boto baino gehiago izan dituzte biek.
Equo alderdiak 11.639 boto jaso ditu Euskadin, % 1,05; Araban, 4.274 boto jaso ditu, % 2,76. Oso hurbil izan du aulkia; izan ere legeak % 3 eskatzen du ordezkaritza izateko; 800 botora gelditu da.
Gainera, Aulki Zuriak hautagaitzak ere emaitza onak izan ditu: 11.452 boto jaso ditu (% 1,03), Equo alderdiak baino 187 gutxiago.
Gainerako alderdiei dagokienez, emaitza hauek izan dituzte: Animalien Tratu Txarren Kontrako Alderdiak (ATTKA) 4.026 boto (% 0,36); hartos.org hautagaitzak 2.825 boto (% 0,26); Bidezko Mudurantz alderdiak 2.467 boto (% 0,22); Alderdi Humanistak 1.109 boto (% 0,1), eta Familia y Vida alderdiak 819 boto.