Politika -

U-21

Bildu Hitlerrekin parekatu du Rosa Diezek, 'hura ere bozkatu zutelako'

''Horrek ez zituen demokrata bihurtu naziak'', esan du UPyD alderdiko bozeramaileak.

Rosa Diez UPyD alderdiko bozeramailea (artxiboa). EFE
Rosa Diez UPyD alderdiko bozeramailea
Rosa Diez UPyD alderdiko bozeramailea (artxiboa). EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hitlerrekin parekatu du EH Bildu Rosa Diez UPyD alderdiko bozeramaileak, ''Hitlerrek ere herritarren botoak jaso zituelako''. ''Horrek, baina, ez zituen demokrata bihurtu naziak'', esan du UPyDko bozeramaileak Onda Cero eta ABC Punto Radio irratietan egin dituen adierazpenetan.

''Herritarren botoak jasotzea ez du frogatzen demokrata zarenik'', esan du Rosa Diezek.

UPyD alderdiko bozeramaileak aitortu du Euskadin ireki den eszenatoki politiko berriak ''beldur apur bat'' ematen duela. ''Ez da subiranotasunaz hitz egitea. Kontua da alderdi hori erakunde terrorista baten izen-mailegatzailea dela, ez diolako ETAren historiari uko egin'', esan du.

Halaber, Bilduri ''euskal politikan sartzen utzi izana'' egotzi dio PSOEri. ''Konstituzionalean ere maniobrak egin zituzten, Bildu legezko alderdia izan zedin'', esan du.

PPri dagokionez, Rosa Diezek uste du popularrek ez dutela Bildu euskal politikatik atera nahi izan. ''Oposizioan zeuenean gerora egin ez dituzten gauzak egingo zituztela esaten zuten. Eta ez dute ilegalizazio txosten bat bera ere ireki. Gainera, sozialistek bultzatutako legitimizazio hitzaldia ere zabaldu da'', esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea