Politika -

Lehergailua, errepikagailuan

Zortzi urteko espetxe-zigorra, ETAko Otazua taldeko hiru kiderentzat

Lehergailu bat jartzeagatik zigortu ditu Auzitegi Nazionalak Daniel Pastor ("Txirula"), Iñigo Zapirain ("Aritza") eta Beatriz Etxevarria ("Kot").

ETAko Otazua taldeko hiru kideen epaiketa. EFE
ETAko Otazua taldeko hiru kideen epaiketa
ETAko Otazua taldeko hiru kideen epaiketa. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak zortzi urteko espetxe-zigorra ezarri die Daniel Pastor (Txirula), Iñigo Zapirain (Aritza) eta Beatriz Etxevarria (Kot) ETAko Otazua taldeko hiru kideei, 2008an Bilboko irrati eta telebista errepikagailu batean lehergailu bat jartzeagatik.

Hori adostu du zigor-arloko 3. sekzioak.  Txirula, Aritza eta Kot lehergailua jartzeagatik kondenatu dituzte, baina fiskalak eskatzen zuen kalte terrorista delituengatik, ordea, absolbituta gelditu dira.

Leherketak telekomunikazioko hainbat enpresatan, Bilboko Udaleko zerbitzuetan, Polizia Nazionalean eta Bilboko Metroan eragin zituen kalteak.

Hori dela eta, hainbat kalte-ordain ematera zigortu ditu: 124.523 euro Itelazpi S.A. errepikagailuaren kudeatzaileari, 58.672 euro Abertis Telecom enpresari, 24.934 euro Aseguruen Konpentsazio Partzuergoari, 18.994 euro France Telecom enpresari, eta, azkenik, 1.876 euro Euskalteli.

ETAk bere gain hartu zuen ekintza, 2009ko urtarrilaren 21ean Gara egunkarira bidalitako komunikatu bidez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea