Politika -

Eurodiputatu talde batek

'Euskal gatazka' konpontzeko laguntza eskatu diote Europar Batasunari

Europar Batasunak Bakearen Nobel Saria eskuratu duela eta, eurodiputatu talde batek inplikazioa eskatu dio.

Eurodiputatu talde baten eskaera.
Eurodiputatu talde baten eskaera.
Eurodiputatu talde baten eskaera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasuneko Euskal Herriaren lagunak taldeak (15 diputatu) Europar Batasuneko erakundeei "Euskal Herriko gatazka konpontzen laguntzeko" eskatu die Bakearen Nobel Saria eskuratu eta gero.

"Europako erakundeei Euskal Herriko bake prozesuan aktiboki inplikatzeko eskatu nahi diegu, Europar Batasunean gelditzen den azken iraultza armatuari irtenbidea emateko", eskatu dute ohar batean.

Igandeko hauteskundeek "euskal herritarrek bake prozesuarekin duten konpromisoa" argi utzi dutela uste dute.

Halaber, talde honek Espainiako eta Frantziako gobernuei ETArekin elkarrizketa onartzeko dei egin diete "Euskal Herriko gatazkan zintzilik dauden ondorioei irtenbidea bilatzeko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea