Politika -
Euskadiren Eguna
Legealdi berrian autogobernua defendatuko duela esan du Patxi Lopezek
Euskadiren Egunaren opakizun ekitaldian, Lopezek Ardanza lehendakaria eta literatura, kirol eta enpresa alorretako zenbait ordezkari saritu ditu.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak euskal autogobernua defendatu du, bere ustez, Euskadin "mehatxu terroristarik gabe hasitako bide berrian elkarbizitza sendotzeko" modurik onena baita, eta legaldi berrian oposizioan defendatzen jarraituko duela esan du.
Horiek izan dira Patxi Lopezek Euskadiren Egunaren ospakizuneko hitzaldian egindako adierazpenak. Bertan esan duenez, euskal alderdiei dagokie "formulak bilatzea" sentsibilitate guztiak "eroso" senti daitezen.
Hori dela eta, "euren artean ezberdinak direnek elkarrekin herri bat egiteko" autogobernuak indarrean jarraitu behar duela azpimarratu du. Horretarako, aurreko 21eko hauteskundeen ostean hasitako aro berrian (oposizioan izango da EAJk irabazi duelako), autogobernua degendatuko duela esan du.
Ekitaldia goizeko 11:30ean hasi da eta ekitaldian lehendakariak Gernikako Arbolaren Gurutzea goraipamena emango dio José Antonio Ardanza lehendakariari. Gainera, Lan Onari goraipamenak jaso dituzte Jose Luis Novoa, Eibarko Armeria Eskolaren zuzendariak, Ramiro Pinilla eta Ramon Saizarbitoria idazleak, Maider Unda (borrokalaria), Maialen Chourraut (arraunlaria), Richard Oribe (igerilari paralinpikoa) Patricia Elorza (eskubaloia), Eli Pinedo (eskubaloi-jokalaria) y Nely Carla Alberto (eskubaloi-jokalaria) eta euskal kirolari olinpikoek. Halaber, Frantziar Errepublikak jaso du Lagun Onari goraipamena.
Duela 3 urte ezarritako jaieguna
Duela hiru urte, urriak 25 Euskadiko jai ofiziala izendatzea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak, 1979ko Gernikako Autonomia Estatutuaren onarpena dataren omenez. Hala ere, jaiegun hori iaz ospatu zen lehen aldiz.
Aurtengo ospakizun ekitaldian topo egin dute hauteskundeen ostean lehen aldiz Patxi Lopezek eta ziur aski lehendakari berria izango den Iñigo Urkulluk.
Patxi Lopez lehendakariak euskal autogobernua defendatu du, bere ustez, Euskadin "mehatxu terroristarik gabe hasitako bide berrian elkarbizitza sendotzeko" modurik onena baita, eta legaldi berrian oposizioan defendatzen jarraituko duela esan du. Horiek izan dira Patxi Lopezek Euskadiren Egunaren ospakizuneko hitzaldian egindako adierazpenak. Bertan esan duenez, euskal alderdiei dagokie "formulak bilatzea" sentsibilitate guztiak "eroso" senti daitezen.Hori dela eta, "euren artean ezberdinak direnek elkarrekin herri bat egiteko" autogobernuak indarrean jarraitu behar duela azpimarratu du. Horretarako, aurreko 21eko hauteskundeen ostean hasitako aro berrian (oposizioan izango da EAJk irabazi duelako), autogobernua degendatuko duela esan du. Ekitaldia goizeko 11:30ean hasi da eta ekitaldian lehendakariak Gernikako Arbolaren Gurutzea goraipamena emango dio José Antonio Ardanza lehendakariari. Gainera, Lan Onari goraipamenak jaso dituzte Jose Luis Novoa, Eibarko Armeria Eskolaren zuzendariak, Ramiro Pinilla eta Ramon Saizarbitoria idazleak, Maider Unda (borrokalaria), Maialen Chourraut (arraunlaria), Richard Oribe (igerilari paralinpikoa) Patricia Elorza (eskubaloia), Eli Pinedo (eskubaloi-jokalaria) y Nely Carla Alberto (eskubaloi-jokalaria) eta euskal kirolari olinpikoek. Halaber, Frantziar Errepublikak jaso du Lagun Onari goraipamena.Duela 3 urte ezarritako jaieguna Duela hiru urte, urriak 25 Euskadiko jai ofiziala izendatzea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak, 1979ko Gernikako Autonomia Estatutuaren onarpena dataren omenez. Hala ere, jaiegun hori iaz ospatu zen lehen aldiz. Aurtengo ospakizun ekitaldian topo egin dute hauteskundeen ostean lehen aldiz Patxi Lopezek eta ziur aski lehendakari berria izango den Iñigo Urkulluk.