Politika -

Dokumentala: Urtebete ETA gabe

Indarkeriaren amaieraren gakoak

Nola antolatu zuten Aieteko Bake Konferentzia? Agiria publikoa egingo zutela bazekiten gobernuek? Hauek dira, besteak beste, '2011ko urriak 20. Lehenengo urtea' dokumentalean hizpide diren gaiak.

Dokumentalak Alfredo Perez Rubalcabaren testigantza, besteak beste, jaso du. Argazkia: EITB
Dokumentalak Alfredo Perez Rubalcabaren testigantza, besteak beste, jaso du. Argazkia: EITB
Dokumentalak Alfredo Perez Rubalcabaren testigantza, besteak beste, jaso du. Argazkia: EITB

T.S.J.

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtebete igaro da ETAk erabaki historikoa hartu zuenetik eta oraindik badira argitu gabeko hainbat auzi: Zeintzuk dira indarkeriaren amaieraren gakoak? Nola antolatu zuten Aieteko Bake Konferentzia? ETAk agiria zabalduko zuela bazekiten aldez aurretik Eusko Jaularitzak eta Espainiako Gobernuak? Nola jardun biktimekin? Zer egin presoen egoerarekin? Zeintzu urrats gehiago eman behar dira bakea behin betikoz sendotzeko?

Hauek dira, besteak beste, '2011ko urriak 20. Lehenengo urtea' dokumentalean ('20 de octubre de 2011. Año uno') hizpide diren gaiak. Hori dela eta, bake prozesuan zuzenean parte hartu zuten Alfredo Perez Rubalcaba, Iñigo Urkullu, Rufi Etxeberria, Patxi Lopez eta Brian Currinen ahotsak eta testigantzak, besteak beste, jaso ditu dokumentalak.

AIETEKO BAKE KONFERENTZIAREN EZKUTUKO KONTUAK

RUFI ETXEBERRIA

"Espainiako Gobernuak bazuen aldez aurretik konferentzia horren berri. Patxi Lopez bertan egon ez izana PSOEk hartutako erabaki politiko baten ondorioa izan zen. Argi daukagu erabaki hori Madrilen hartu zutela. Guretzako akats handia izan zen lehendakaria ekitaldi handi honetatik kanpo geratu izatea".

PATXI LOPEZ

"Nire ekitaldi-egitarauari dagokionez, joateko aukera izan nuen baina ez nion biltzar horri izaera instituzionala eman nahi".

"Aietek ez zuen bakea ekarri, urteetan zehar herritarrek egindako erresistentziaren eraginez lortu baikenuen bakea".

IÑAKI OYARZABAL

"Oso ahul zegoen une batean legezkotasuna eman zitzaion ETAri, eta Aieten egindako antzezpenak lagunduta, urratsak ematen zituena ETA bera zela saldu zuten iritzi publikoaren aurrean".

CARMEN GISASOLA

"ETAren ekintza armatuaren amaieraren antzezpena gauzatzeko balio zuen konferentziak".

PAUL RIOS

"ETAren agiria asteazkenerako edo ostegunerako espero zuela iragarri zuen Rubalcabak".

ALFREDO PEREZ RUBALCABA

"Bagenekien agiria iritsiko zela".

ETA-REN ERABAKIAREN ARRAZOIAK

ALFREDO PEREZ RUBALCABA

"Agiria zabaltzeko ETAk erabili duen antzezpena alde batera utzita, indarkeriarekin jarraitu ezin duen talde armatuaren agiria da".

PATXI LOPEZ

"Lehen babes soziala eskaintzen zutenek indarkeria bertan behera utzi eta demokraziarako bidea jorratu behar zutela ulertu zuten".

RUFI ETXEBERRIA

"Urriaren 20ko agiriak guztia konpondu du? Ez. Bakarrik parte bat konponduko du. ETAk ekintza armatua bertan behera utzi badu ere, gatazka bere horretan mantentzen da".

IÑIGO URKULLU

"Poliziaren, Justiziaren eta nazioarteko ekintzek lagunduta, ETA oso ahulduta geratu da azken urte hauetan, eta honen aurrean, ezker abertzaleak hausnarketa egin zuen".

CARMEN GISASOLA

"ETAren ekintzak gizartetik urrundu ziren eta herritarren babesa galtzen hasi ginen".

TXILARRE Y LOIOLA

JESUS EGIGUREN

"Arnaldo ez zetorren bileretara ETAren izenean, ezta ni Alderdi Sozialistaren izenean".

IÑIGO URKULLU

"Loiolako elkarrizketetan eman beharreko urratsak onartu zituen ezker abertzaleak baina, ez dakigu zergatik, aurre-akordioa genuela, etorri zitzaigun ezker abertzalea esanez adostutako guztia ezin zuela aurrera eraman".

ALFREDO PEREZ RUBALCABA

"ETAk Loiolan adostutakoa apurtu zuen. Estatuarekiko elkarrizketaren buru izan nahi zuen ETAk eta hori kontrolpean ez zuela ohartzean, apurtu egin zuen".

IÑIGO URKULLU

"ETAk beldurra izan zion etorkizunari, bere burua amildegiaren aurrean ikusi zueko".

CARMEN GISASOLA

"Loiolarekiko haustura oso traumatikoa izan zen ezker abertzalearen barnean, bazekielako negoziatzeko azken aukera zela".

RUFI ETXEBARRIA

"Bide politiko eta demokratikoak bakarrik jorratzeko erabaki zuen ezker abertzaleak".

CARMEN GISASOLA

"Niretzako, egindako mina aitortzea erantzukizuna nire gain hartzea da".

URTEBETE GEROAGO

RUFI ETXEBERRIA

"Indarkeriaren amaiera egiaztatzeko batzordea Euskal Herrira etorri zen. ETAk indarkeria bertan behera uzteko asmoa zuela esan zion batzordeari".

BARKAMENA, OROIMENA ETA GAITZESPENA

PATXI LOPEZ

"Oroimenak iraganarako itzulera saihestuko du".

IÑAKI OYARZABAL

"Barkamen eskaera batekin ezin da mila heriotza ahaztu".

RUFI ETXEBERRIA

"Lehen egin ez duen zerbait ezker abertzaleari egiteko eskatzea itxurakeria da. Guk politikan jarrera zintzoa dugu".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea