Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Zerga erreforma, omenaldia Mitika diskotekaren atarian hildako gazteari eta inauteriak

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Bilbo, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media
Bilbo, artxiboko irudi batean
Bilbo, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko otsailaren 27an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Zerga erreforma: Gaur biharretan bukatuko da zerga erreformari zuzenketak aurkezteko epea: gaur, Gipuzkoan, eta, ostiralean, Araban. EH Bilduk dagoeneko iragarri du osoko zuzenketak aurkeztuko dituela hiru lurralde historikoetako batzar nagusietan, EAJk eta PSE-EEk bultzatu nahi duten zerga erreformaren aurka, atea itxiz gaur egun egindako proposamenaren testuari. PPk, bere aldetik, gaur azalduko du bere jarrera. 

- Omenaldia Gasteizen, Mitika diskotekaren atarian hildako gazteari: Pasa den igande goizaldean Gasteizko Mitika diskotekaren atarian hildako gaztea omentzeko ekitaldia egingo dute, 18:00etatik aurrera, Mendizorrotza kiroldegian. 31 urteko gizonezkoa oso ezaguna zen Arabako saskibaloi munduan. Buruan kolpe bat jaso, lurrera erori eta bihotz-biriketako geldialdiak jota hil zen.

- 2025eko inauteriak: Ostegun gizena da gaur, eta inauterien hasiera Euskal Herriko herri eta hiri askotan. Esaterako, Tolosan, 12:00etako txupinazioarekin lehertuko da sei egunetako festa. EITBk ere programazio berezia eskainiko du inauterietan. Gaur, osteguna, Tolosatik egingo dute irratsaioa Gazteako "Dida" eta Radio Euskadiko "Distrito Euskadi" saioek. Igandean, 12:00etatik aurrera, karrozak ikusi ahalko dira ETB1en.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Bilboko azken albisteak Donostia bideoak Ertzaintza Araba Tolosa azken orduko albisteak Inauteriak Gasteiz Alderdi politikoak Ekonomia Euskal sozialistak Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz berriak Albisteak Zergak gaur Bizkaiko Foru Aldundia Gipuzkoako Foru Aldundia azken ordukoa Arabako Foru Aldundia albisteak