Politika -

ETA-ren aurkako operazioa

Frantziako Barne ministroak Rajoy babestuko du ETAren aurkako borrokan

Manuel Valls ministroak Espainiarekin lan egiten jarraituko dutela azpimarratu du: 'Ez da ezer aldatuko, eta lankidetzak eredugarria izaten jarraituko du.'

Manuel Valls Frantziako Barne ministroa. Argazkia: EFE
Manuel Valls Frantziako Barne ministroa.
Manuel Valls Frantziako Barne ministroa. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manuel Valls Frantziako Barne ministroak Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbide ETAko ustezko kideen atxiloketaz hitz egin du. ETAk armak uzten ez dituen bitartean, "Parisek sendotasunez borrokatzen jarraituko du", eta "Mariano Rajoyren Gobernuak ETAren gainean hartzen dituen erabaki guztiak babestuko ditugu."

Azken atxiloketak Barne ministro karguan dagoenetik egindako garrantzitsuenetakoak direla adierazi du Vallsek, El Pais egunkariari eskainitako elkarrizketa batean. Segurtasun indarrek bazekiten atxilotuek armak zituztela eta ETAko ustezko kideen erantzuna arriskutsua izan zitekeela. "Horregatik erabaki genuen polizia operazioa Frantziako Polizia Nazionalak zuzentzea eta gauez egitea. Lesaka tartean zegoela jakin genuenean, beste operazioen gisakoa ez zela konturatu ginen, eta jendarmeak eta poliziak aparte uztea hobe zela pentsatu genuen", gaineratu du.

"Espainiarekiko lankidetzak orain arte bezain ongi funtzionatzen du, asteburuko polizia operazioan ikusi ahal izan denez.", azpimarratu du Frantziako Barne ministroak. Ekainean Madrilera egin zuen bisitan argi hitz egin zuela esan du: "Ez da ezer aldatuko, eta lankidetzak eredugarria izaten jarraituko du."

Euskal Herrian ireki den prozesu politikoa gidatzea eta presoen gaineko eztabaida kudeatzea Espainiari dagokio, eta Frantzia ez da gai horietan sartuko, Manuel Vallsen hitzetan. "Espainiako presidenteari eta Barne ministroari beti esan izan diegu % 100ean lagunduko diegula. ETAk ez du aldaketarik espero behar. Terrorismoaren aurkako borrokan lanean jarraituko dugu.", gaineratu du.

Presoak Euskal Herrira hurbiltzearen harira, Frantziako Gobernuak beldurraren aurka borrokatzen diren horiekin lan egingo duela azpimarratu du Barne ministroak. Hala ere, "prozesuan aldaketarik balego, guk ere bide horri jarraituko genioke. Espainiako Gobernuak erabakitzen duen guztia babestuko dugu", gaineratu du.

"Hurrengo deszentralizazio legean ez da Ipar Euskal Herria agertuko", eta "ez da euskal administraziorik izango" azpimarratu du Manuel Vallsek egunkari espainiarrari egindako elkarrizketan. "ETAk armak uzten ez dituen bitartean, taldearen eskakizunei irmo aurre egiten jarraituko dugu."

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea