Politika -
Polizia operazioa
Lesaka eta Iturbide astearte honetan eramango dituzte Parisera
ETAko ustezko bi kideak Dijongo komisarian daude une honetan.
Erredakzioa
Izaskun Lesaka eta Joseba Iturbide igandean Frantzian atxilotutako ETAko ustezko kideak astearte honetan eramango dituzte Parisera, Dijongo komisariatik, terrorismoaren aurkako borrokaren iturriek baieztatu dutenez.
Hasiera batean, Lesaka eta Iturbide Parisko Levallois Perret polizia-etxera eramango dituzte, epailearen esku utzi baino lehen. Frantzian, Poliziak 96 orduz izan ditzakete terrorismoa egotzita atxilotutakoak.
Aipatu iturrien esanetan, dagoeneko ez da beharrezkoa biak atxilotu zituzten hotelera berriz eramatea, miaketa egiteko.
Ohi bezala, Frantziako agintariek ez dute baieztatu nahi izan atxilotuek zer-nolako papera zuten ETAn. Espainiako Gobernuaren esanetan, baina, Lesaka ETAren zuloen eta armen arduraduna zen, eta zuzendaritzako kidea zen, David Plarekin eta Iratxe Sorzabalekin batera.