Politika -
Frantziako atxiloketak
Torres-Dulce fiskal nagusiak Mintegiren hitzak aztertuko ditu
Fiskaltzak haren adierazpenan ikertu, eta beharrezkoa bada, hartu beharreko neurriak aztertuko ditu.
Erredakzioa
Eduardo Torres-Dulce Espainiako fiskal nagusiak Laura Mintegik egindako adierazpenak ikertuko ditu. Torres-Dulcek berak kazetariei astearte honetan esan dienaren arabera.
Asteburuan, Mintegik Frantziako Mâcon hirian atxilotutako ETAko ustezko bi kideren atxiloketaren harira hitz egin zuen Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, eta, besteak beste, "ETAko kideak atxilotuz Gobernua bide txarretik doa", eta "Gobernuak ez daki bake prozesu bat zer den", esan zuen bertan.
Torres-Dulcek jaktiera eman duenez, "Fiskaltzak kasua ikertu, eta, beharrezkoa bada, hartu beharreko neurriak aztertuko ditu".