Politika -
Igandean atxilotuak
Kartzelara bidali ditu epaileak Lesaka eta Iturbide
Le Vert epaileak ETAko zuzndaritzan izateagatik auzipetu du Izaskun Lesaka. Iturbe Lesakaren ordezkaria zen, Espainiako Barne Ministerioaren arabera.
Redacción
Izaskun Lesaka ETAko ustezko kidea kartzelara bidali dute bart, bandako zuzendaritzako kide delakoan; Joseba Iturbide ere presondegian sartzeko agindua eman du epaileak. Le Vert epaileak egotzi dio Lesakari zuzendaritzako kide izatea.
Lesaka eta Iturbide nafarrak aurreko igandean atxilotu zituztem Mâcongo (Frantziako ekialdean) hotel batean, eta biak gaizkileak izatea, armak izatea eta garraiatzea, leherkariak garraiatzea eta agiri faltsuak soinean eramatea leporatu diete.
Lesakak bi kartzela-zigor dauzka betetzeke Frantzian; bata sei urtekoa, eta bestea, laukoa. Auzitik ihesi epaitu zuten 2007an eta aurtengo urtarrilean, ETAren kide izatea egotzita.
Espainiako Barne Ministerioren arabera, Lesaka ETAren zuzendaritzako kideetako bat da (David Pla etra Iratxe Sorozabalekin batera), eta armen eta lehergaien biltegien arduraduna.
Iturbide Otxoteko, Lesakaren bikotea, laguntzaile gisa ari zen, eta Frantziara ihes egin zuen 2008ko urtarrilean.