Politika -
Polemika
Gobernuak Euskadiri: 'Osasun erreforma ez doa konstituzioaren kontra'
Euskadik errekurtsoa aurkeztu zuen Errege Dekretuaren konstituzionalitatea zalantzan jartzeko, "kudeaketa zentralizatua bultzatzen duelako, eta erkidegoen eskumenen kontra doalako".
Erredakzioa
Osasunarekin lotutako gaien koordinazioa eta osasun prestazioen kudeaketa Gobernuari dagokiola erantzun dio Kontseiluen Ministroak Euskadiri. Ondorioz, Jaurlaritzak Gobernuaren eginpide eza salatzeko egindako eskaera baztertu egin dute.
Ministroen Kontseiluak akordio bat onartu du ostiralean Jaurlaritzak 2012ko abuztiaren 3ko Errege Dekretuaren aurka egindako salaketari erantzuteko. Errege Dekretu horrek Ana Mato Osasun ministroak bultzatutako erreforma biltzen du.
Euskadik zalantzan jarri du Errege Dreketuarek Konstituzioa errespetatzea "kudeaketa zentralizatua ezartzen duelako, eta Konstituzioan bertan eta estatutuan dauden eskumenak urratzen dituelako. Izan ere, EAEri kudeaketarekin lotutako edozein erabaki hartzea galarazten dio".
Alegazioak atzera bota dituzte
Mariano Rajoyren Gobernuak ez ditu Jaurlaritzaren alegazioak aintzat hartu, Osasun gaiekin zerikusia duten arazoen kudeaketa berari dagokiola uste duelako.
Gobernuaren arabera, "osasun prestazioa izateko eskubidearen aintzatestea Administrazio Orokorrari egokitu zaio beti; Gizarte Segurantzaren Administrazioari, hain zuzen".