Politika -

ETAren kidea

Sertutxak helikopteroan ihes egitea prestatu zutenak absolbitu dituzte

Ustezko ihesaldi-planaren froga bakarra Sertutxak berak ustez idatzitako eskutiz bat da, Thierry ETAko buruzagia Frantzian harrapatu zutenean atzemandakoa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak Iñaki Goyoaga abokatua, Jorge Garcia Sertutxa ETAko kidea eta honen bikotekidea, Ana Paz Palacios, absolbitu ditu 2007an Sertutxa Hulevako kartzelatik helikopteroan ateratzea antolatu izanagatik. Sertutxa Erregea hiltzen saiatzeagatik zegoen bertan.

Auzitegi Nazionaleko Zigor Salako hirugarren sekzioak, Alfonso Guevara epailea presidente duela, erabakia hartu du "ustezko ihesladiaren planen inguruko frogarik ez dagoelako. Fiskalak 16 urteko kartzela-zigorra eskatzen zuen Goyoagarentzat, sei urte eta bost hilabetekoa Sertutxarentzat eta zortzi urtekoa neska-lagunarentzat.

Ustezko ihesaldi-planaren froga bakarra Sertutxak berak ustez idatzitako eskutiz bat da, 'Thierry' ETAko buruzagia Frantzian harrapatu zutenean atzemandakoa. Baina Sertutxak eskutitza idatzi izana ukatu zuen, eta, hori ikusita, tribunalak esan du "bestelako probarik" ez duela egilea Sertutxa izan zela baieztatzeko.

Sertutxaren osasuna

Horrez gain, epaileak Sertutxaren osasun arazoak azpimarratu ditu, arazo horiek oso zaila egiten dutelako helikoptero bati heltzea eta kable batean zintzilik ihes egitea. ETAko kideak hepatitis kronikoa dauka, aldaka atrofiatuta eta ezker zangoa eskuina baino laburragoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea