Politika -

'Davalor auzia'

Manu Ayerdi kontseilari ohiaren aurkako auzia artxibatu du Nafarroako Auzitegiak

Epaileak fiskaltzaren, UPNren eta PPren helegiteak bota ditu atzera, delitu-zantzurik ikusi ez duelako. Geroa Bairen iritziz, "funtsik gabeko akusazioetan oinarritutako eta inoiz hasi behar ez zen" prozesu bati amaiera eman diote horrela.

Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko kontseilari ohia, dimisioa eman zuen egunean. Argazkia: EFE
Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko kontseilari ohia, dimisioa eman zuen egunean. Argazkia: EFE
Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko kontseilari ohia, dimisioa eman zuen egunean. Argazkia: EFE

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Lurralde Auzitegiak Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko kontseilari ohiaren aurkako 'Davalor auzia' artxibatzea erabaki du, delitu-zantzurik ikusi ez duelako.

Hori horrela, epaileak atzera bota ditu Fiskaltzaren, UPNren eta PPren helegiteak. Geroa Bairen iritziz, "funtsik gabeko akusazioetan oinarritutako eta inoiz hasi behar ez zen" prozesu bati amaiera eman diote horrela.

Koalizioak gogorarazi duenez, "inoiz ez da auzirik egon, Kontuen Ganberak bere txostenean ondorioztatu zuen bezala, operazioa legezkotasun osoz eta irregulartasunik gabe egin zelako, eta jarraitutako prozeduraren eta Manu Ayerdiren zintzotasuna egiaztatu zirelako".

"Nafarroako eskuinak justiziaren erabilera alderdikoia" egin du

Hori dela eta, Geroa Baik salatu du "Nafarroako eskuinak justiziaren erabilera alderdikoia" egin duela, eta "urteetan zehar interes politiko argiarekin" erabili duela auzia.

"Lau urtez baino gehiagoz, UPNk jazarpen kanpaina bat bultzatu du, eta ondoren PPk bat egin zuen horrekin, Ayerdiren eta Geroa Bairen kontrako jazarpen operazio batean, politikoki kalte egitea beste helbururik gabe", deitoratu du koalizioak.

Bien bitartean, EAJk erantzukizunak eskatu dizkie UPNri eta PPri, "Manu Ayerdiren ibilbide politiko eta profesionalari egindako kalteagatik".

Unai Hualde Napar Buru Batzarraren presidentea pozik agertu da "UPNk eta PPk hasiera-hasieratik maltzurkeriaz, interesez eta alderdikeriaz erabili duten auzia artxibatzeagatik, Manu Ayerdiren aurkako jazarpen kanpaina lotsagabe batean". Kasu honetan gertatutakoa "jazarpen eta sarraskijalekeria politikoaren adibidea" dela erantsi du Hualdek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV UPN Geroa Bai Nafarroa Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako PP