Politika -

UPyDren bideoa hauteskundeetan

Monty Phytonen estilora egindako parodia, Kataluniako kanpainan

'Brianen bizitza' pelikula oinarri hartuta, Toni Cantó protagonista duen bideo bat kaleratu du UPyDk. Bertan, Kataluniaren Askatasunerako Fronteko kide gisa azaltzen da diputatua.

UpyDren bideoa, Kataluniako hauteskundeetarako. Argazkia: Youtube
UpyDren bideoa, Kataluniako hauteskundeetarako
UpyDren bideoa, Kataluniako hauteskundeetarako. Argazkia: Youtube

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Monty Phytonen 'Brianen bizitza' pelikula oinarri hartuta, parodia egiteko asmoa duen bideoa kaleratu du UPyDk asteazken honetan, Kataluniako hauteskundeen kanpaina abiatzear dela. Toni Cantó da protagonistetako bat, eta Kataluniaren Askapenerako Frontearen kidea da bertan diputatua. Halaber, UpyDko beste ordezkari batzuk ere ageri dira bertan, talde horren ''ezkutuko bilera batean''.

Katalanez filmatutako umorezko film laburra da, gaztelerazko azpitituluekin. Bandera independentista atzean duela, taldeko buruak Espainiak katalanak aspalditik ''lapurtzen'' dituela salatzen du.

Bilerak aurrera egin ahala, Espainiak Kataluniaren mesedetan zer egin duen galdetzen die Cantok bertan bildutakoei. Hasieran ezer esaten ez duten arren, pixkanaka joango dira gaiak mahai gainean jartzen: joko olinpikoak, Prat aireportua handitzeko lanak, elebitasuna, Kataluniako produktuak Espainian saltzeko aukera...

Espainiako futbol liga eta Europar Batasuna ere aipatuko dituzte. Haserre, gaztelaniaz irainduko ditu Cantok bertan bildutakoak.

''Independentziaren kontra'' da UPyDk kanpainarako aukeratu duen leloa.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea