Politika -

EAJrekin bildu ostean

EH Bildu: 'EAJren jarrera arduragabea da'

EAJrekin izandako bileren inguruko balorazioa egin du EH Bilduk etaalderdi jeltzaleak ez duela "akordioetara iristeko asmorik" esan du.

EH Bilduren eta EAJren arteko bilera bat.
EH Bilduren eta EAJren arteko bilera bat.
EH Bilduren eta EAJren arteko bilera bat.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAJk ez duela "akordioetara iristeko asmorik" esan du EH Bilduk.

Juanjo Agirrezabalaga EH Bilduko legebiltzarkideak prentsaurrekoa eman du Donostian Rebeka Ubera, Marian Beitialarrangoitia eta Diana Urrea lankideekin batera, EAJrekin izandako bileren inguruko balorazioa egiteko.

Agirrezabalagak adierazi duenez, alderdia "akordioetara iristeko" asmoz joan da EAJrekin izandako bileretara, baina Iñigo Urkulluren alderdiaren partetik "ideia orokorrak" soilik aurkitu dituztela azaldu du, "neurri zehatzik gabe".

"EAJren jarrera arduragabea dela uste dugu; bizi dugun egoerak neurri zehatzak eskatzen ditu eta herritarrek informazio zintzoa eta argia merezi dute", gaineratu du.

Jeltzaleen partetik "jarrera zehatza nabaritu ez duten" hainbat gai aipatu ditu legebiltzarkide abertzaleak, besteak beste, "etxegabetzeak, Kutxabanken funtzioa, gizarte zerbitzuak eta fiskalitatea".

Hala ere, "EAJ eskubide horiek bermatzeko prest azaltzen denean", EH Bildu akordioetara iritsiko dela ziurtatu du, "betiere herrialdearen interesak kontuan hartuz, ez alderdiko interesak".

Mintegik EHUko irakasle postua utziko du urtarrilean

Laura Mintegi EH Bilduko lehendakarigaiak Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Saileko irakasle eta zuzendari postua utziko du urtarrilean, politikan soilik lan egiteko.

Karguen bateraezintasunaren inguruko legediak bi postuak izatea ahalbidetzen duen arren, irakaskuntzari ezingo diola nahi adina denbora eskaini azaldu du Mintegik. Hori dela eta, urtarriletik aurrera, eszedentzia eskatuko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea