Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Lehendakariaren bidaia, medikuen greba Nafarroan, Hondarribiko surf irakasleari epaiketa

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Imanol Pradales lehendakaria Ajuria Enean, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Imanol Pradales lehendakaria Ajuria Enean, artxiboko irudi batean
Imanol Pradales lehendakaria Ajuria Enean, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko martxoaren 10ean, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Lehendakariaren bidaia AEBra: Imanol Pradales lehendakaria AEBra joango da. Lau egunez, Washingtonen eta New Yorken egongo da, eta bilerak egingo ditu AEBko biltzarkideekin eta senatariekin, Solomon R. Guggenheim Fundazioarekin, euskal komunitateekin, sektore aeroespazialeko eta BTIko euskal enpresa talde batekin, eta baita IBM hub kuantikoarekin ere, Donald Trump presidentearen politikek Euskadiko ekonomiari eta enpresei nola eragin diezaioketen jakiteko, besteak beste.

- Medikuen greba Nafarroan: Nafarroako Medikuen Sindikatuak grebara deitu ditu astelehen honetan hasi eta apirilaren 6ra arte Nafarroako medikuak. Sindikatuak aldarrikapen asko dituen arren, greba honen oinarrian medikuentzat lehentasunez negoziatu beharreko bi gai daude: "lan-gainkarga" eta "lan-baldintza guztien hobekuntza".

- Hondarribiko surf irakaslearen epaiketa: Gaur hasiko da 11 adingaberi sexu erasoak egitea egotzita auzipetutako Hondarribiko surf irakaslearen aurkako epaiketa, eta gutxienez hilaren 21era arte luzatuko da. Gipuzkoako Fiskaltzak 85 urteko kartzela zigorra eskatu du skate eskolak ere ematen zituen 40 urteko gizonezkoaren aurka: 16 urtez azpiko adingabeen aurkako 11 deliturengatik eta urtebeteko zigorra haur pornografiako edukiak edukitzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Guggenheim albisteak Albisteak Nafarroa Eusko Jaurlaritza albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Grebak Lana albisteak Epaiketak argazkiak Hondarribia argazkiak Surfa bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Boise Medikuen albisteak Sindikatuen azken ordukoa Sexu erasoak Industria Azken ordukoa Imanol Pradales