Politika -

TITULAR NAGUSIAK

Albiste izango dira: Su-eten proposamena Ukrainan, adinekoen zaintza eta Donostia gune tentsionatu izatear

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Ukrainak eta AEBk Saudi Arabian egindako bilera. Artxiboko argazkia: EFE
Ukrainak eta AEBk Saudi Arabian egindako bilera
Ukrainak eta AEBk Saudi Arabian egindako bilera. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko martxoaren 12an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Su-eten proposamena Ukrainan: AEBk proposatu bezala, Ukrainak onartu egin du 30 eguneko su-etena Errusiarekin, eta orain Moskuri helaraziko dio Washingonek proposamena. AEBk eta Ukrainak agiri bateratu batean iragarri dutenez, AEBk laguntza eta informazio militarra emango dio berriro Kievi.

- Adinekoen zaintza: Gaur egun, Hego Euskal Herriko biztanleria osoaren ia laurdena (% 23) 65 urtetik gorako gizon eta emakumeak dira; 669.600 pertsona, hain zuzen ere. Duela 10 urte, 2014an, adin hori zeukatenak ez ziren 570.000 pertsona izatera iristen eta biztanleriaren % 20a osatzen zuten. Gizartearen zahartzearen ondorioz, adinekoen zaintzaren arazoa lehen lerroan kokatu da.

- Donostia, gune tentsionatu izateko bidean: Gaur argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) Donostia etxebizitza eremu tentsionatu izendatzeko prozesuari hasiera emateko Denis Itxaso Etxebizitza eta Hiri Agenda sailburuaren agindua.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Guggenheim albisteak Eusko Jaurlaritza albisteak Ameriketako Estatu Batuak bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Boise Industria Azken ordukoa Imanol Pradales