Politika -

Auzitegi Nazionala

Kartzelatu egin dute Iñaki Imaz ETAko ustezko kidea

Espainiako Gobernuak ETAko talde politikoko kidea izatea egotzi dio.

Imaz abuztuan ere atxilotu zuten, baina aske geratu zen ordu gutxiren buruan, Frantziak espainiaratze eskaera ebatzi arte. EITB
Imaz abuztuan ere atxilotu zuten, baina aske geratu zen ordu gutxiren buruan, Frantziak espainiaratze eskaera ebatzi arte. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak Iñaki Imaz Segiko buruzagi ohia kartzelatzea agindu du gaur goizean.

Iñaki Imaz atzo atxilotu zuten, Ipar Euskal Herrian, ETAko kide izatea egotzita. Hain zuzen ere, Espainiako Gobernuak talde politikoko kidea izatea eta 'Zutabe' barne aldizkariak egitea egozten dio.

Frantziako Poliziak atxilotu zuen, euroagindu baten ondorioz, eta, horren ostean, Espainiako agintarien esku utzi zuten.

Abuztuaren 6an ere atzeman zuten, baina aske utzi zuten ordu gutxiren buruan, euroagindua izapidetu arte. Fiskaltzak astean bitan epaitegira joatea agindu zion.

Irailaren 18an, Paueko Apelazio Auzitegiak onartu egin zuen espainiaratzea, baina oraindik ere helegitea jar zezakeen Auzitegi Gorenean. Azkenean, Frantziako Justiziak atzera bota ditu helegite guztiak, eta atzo estraditatu zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea