Politika -
TITULAR NAGUSIAK
Albiste izango dira: Athletic-Erroma eta Man United-Reala, ordenagailu kuantikoa Donostian eta AEB-Errusia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
EITB MEDIA
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko martxoaren 13an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Athletic vs Erroma eta Manchester United vs Reala: Athleticek eta Realak Europa Ligako final zortzirenetako kanporaketako itzulerako partidak jokatuko dituzte ostegun honetan. Zelairatzen lehena Bilboko taldea izango da, 18:45ean hasiko baita Erromaren kontrako norgehiagoka, Reale Arenan. Txuri-urdinek, berriz, Manchesterren jokatuko dute, Manchester United taldearen aurka, 21:00etatik aurrera.
- Ordenagailu kuantikoa Donostian: Imanol Pradales lehendakariak IBM bisitatuko du New Yorken, eta multinazionalak Donostian jarriko duen ordenagailu kuantikoaren inguruko xehetasunak emango dituzte.
- AEB - Errusia bilera: Errusiak oraindik ez du onartu Ukrainarako 30 eguneko su-etena. Negoziatzaile estatubatuarrak dagoeneko Errusiara bidean dira eta datozen orduotan Kremlineko ordezkariekin elkartuko dira, Putinen baietza lortzeko asmoz. Errusiak informazio osoa jaso nahi du Estatu Batuek eta Ukrainak Saudi Arabian egindako bileraz.