Politika -

Eztabaida prozesua

'Gehiengo politikoak' eraikitzeko deia egin die EH Bilduk nafarrei

"Etorkizuneko Nafarroaren oinarriak eta Nafarroaren birsortze demokratikoaren oinarriak jartzeko" deia egin dute.

EH Bilduren ekitaldia. EFE
EH Bilduren ekitaldia.
EH Bilduren ekitaldia. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Nafarroaren norabide aldaketaren oinarriak ezartzeko", EH Bilduk arlokako eztabaida eta analisi prozesua hasiko duela iragarri du Iruñean egindako ekitaldi batean. Maria Jose Mangadok eta Pepa Pagolak irakurri duten adierazpenean, herritarrei "etorkizuneko Nafarroaren eta birsortze demokratikoaren oinarriak jartzeko" eskua luzatu diete.

Nafarroako instituzioetara aldaketa eramateko, "gehiengo politiko eta sozial berriak eraikitzeko erronka" dutela azaldu dute.

Asmoa eredu aldaketa egitea dela azaldu dute eta finantza eta ekonomiaren interesen aurrean, "arreta" pertsonen beharretan jarri behar dela azpimarratu dute.

Ildo honetan, Nafarroako gizartea UPNk eta PSNk azken urteetan ezarritako ereduaren "ondorioak" jasaten ari dela esan dute eta Yolanda Barcinaren Gobernuaren politika ekonomiko eta sozialek "muturreko egoera" batera eraman dutela kritikatu dute.

"Dirurik ez dago esatea zaharkitutako ereduaren aitzakia da", esan dute eta UPNren eta PSNren diru xahuketaren ondorioz egiten ari diren murrizketek "egunero bizi-kalitatea okertzen" dutela salatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea