Politika -
Ikurriñaren alde
Martxa batek bandera espainiarraren 'inposaketa' salatu du Sopelan
Hainbat zinegotzik eta zinegotzi ohiek deituta, 200 lagun inguru ikurriña defendatzeko bildu dira "Inposaketarik ez. Sopelan geureak!" lelopean.
Erredakzioa
200 lagun inguru bildu dira gaur Sopelako plazan eta ondoren manifestazioa egin dute herritik ikurriña defendatzeko eta bandera espainiarraren "inposaketa" salatzeko.
Hainbat zinegotzi eta zinegotzi ohiek deitutako martxa izan da, tartean egungo udal gobernuko kide diren Bilduko zinegotziek. Saioa Villanueva alkatea ez da bertan egon, kanpoan bidaia egiten dagoelako.
Martxarekin bat egin dutenek ikurriña handi bat jarri dute plazako zoruan eta udaletxeko eskaileretan eta manifestazio baketsua egin dute, "Inposaketarik ez. Sopelan geureak" lelopean.
Gobernuko ordezkaritzak eskatuta eta epai judizial batek aginduta, ostegun honetan Sopelako Udalak bandera espainiarra jarri zuen ikurriñaren eta Sopelako banderaren aldamenean.
200 lagun inguru bildu dira gaur Sopelako plazan eta ondoren manifestazioa egin dute herritik ikurriña defendatzeko eta bandera espainiarraren "inposaketa" salatzeko. Hainbat zinegotzi eta zinegotzi ohiek deitutako martxa izan da, tartean egungo udal gobernuko kide diren Bilduko zinegotziek. Saioa Villanueva alkatea ez da bertan egon, kanpoan bidaia egiten dagoelako. Martxarekin bat egin dutenek ikurriña handi bat jarri dute plazako zoruan eta udaletxeko eskaileretan eta manifestazio baketsua egin dute, "Inposaketarik ez. Sopelan geureak" lelopean. Gobernuko ordezkaritzak eskatuta eta epai judizial batek aginduta, ostegun honetan Sopelako Udalak bandera espainiarra jarri zuen ikurriñaren eta Sopelako banderaren aldamenean.