Politika -
Esperotako adierazpenak
Aguirrek Madrileko alkatetzarako hautagaia izateko nahia ukatu du
Madrileko PPko presidenteak argi utzi du ez duela hautagaia izan nahi, “ezta alkatea ere”, eta Ana Botellak zuzentzen duen Gobernuari babesa erakutsi dio, Madrid Arena auzian.
Erredakzioa
Esperanza Aguirre Madrileko PPko presidenteak ukatu egin du Madrileko alkatetzarako hautagaia izan nahia, gai honi buruz galdegin diotenean, aukera horretara bideratzen duten informazioengatik.
Aguirrek adierazpenok egin ditu Eskualdeko Zuzendaritza Batzordearen osteko prentsaurrekoan, eta bertan argi utzi du ez duela hautagaia izan nahi, "ezta alkatea ere", eta Ana Botellak zuzentzen duen Madrileko Gobernuari babes osoa erakutsi dio, Madrid Arenan gertatutakoaren ostean.
Halaber, Madrileko Udala azaroaren 1ean izan zen jende-oldearen (lau gazte hil ziren, eta bat larri dago) gaia argitzeko egiten ari den esfortzuak goretsi ditu.
"Madrileko Udala bere esku dagoen guztia egiten ari dela uste dugu, gaia ondo hausnartzeko" eta justizia egitea ahalbidetzeko, azaldu du Madrileko presidente ohiak.
PP Madrid Arena auziaren ikerketa batzordeko buru izatearen inguruan oposizioak egindako kritiken ostean, Aguirrek esan du gardentasunak ez duela zerikusirik presidente nor denarekin.
Horren haritik, Tamayazoren batzordea jarri du eredutzat, eta "gardenena" izan zela nabarmendu du, eta bertan "oposizioko guztiek eskatutako pertsona guztiek parte hartu" zutela azaldu du.