Politika -
PPren Gobernuaren urteurrena
Rajoyren Gobernuaren lehen urtea oso txarra izan dela uste du EAJk
Rajoyren lehen urtean "murrizketak, atzeraldia eta zentralizazioa" besterik ez dela egon kritikatu du Erkorekak.
Erredakzioa
Mariano Rajoyren Gobernuaren lehen urtearen balantzea negatiboa dela esan du Josu Erkoreka Kongresuan EAJk duen bozeramaileak, "murrizketak, atzeraldia eta zentralizazioa" besterik ez dela egon iritzita.
Bozeramaileen Batzordean parte hartu baino lehen, "okerrena, Europarekin izandako harremanak nola kudeatu diren" izan dela adierazi du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea